Martxoak 3
'El Guardián Invisible' filmeko 3 aktore, ostiralean, 'Faktoria'n
Miren Gaztañaga, Itziar Aizpuru eta Mikel Losada aktoreen bisita izango dugu, zinemetako estreinaldiaren egunean. Gainera, Marisol Garmendia sozialista donostiarrarekin hitz egingo dugu.
Martxoaren 3an, ostirala, iritsiko da zinema aretoetara El Guardián Invisible, Dolores Redondok Baztanen kokatutako trilogia arrakastatsuan oinarritutako filma. Miren Gaztañaga, Itziar Aizpuru eta Mikel Losada aktoreek pelikulan hartu dute parte, eta bisitan izango ditugu 'Faktoria'n. Gainera, Marisol Garmendia sozialista donostiarrarekin hitz egingo dugu.
Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 08:30ean, solasean arituko dira Mikel Aramendik, Felipe Juaristi eta Maite Ubiria. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Marisol Garmendia sozialista donostiarrarekin hitz egingo dugu. 09:30ean, Jon Sarasuaren tartea zabalduko dugu. Ondoren, Beñat Arrabit Euskal Elkargoko hezkuntza politikarako arduraduna izango dugu solaskide.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
11:00etan, El Guardián Invisible filmeko aktoreak, Miren Gaztañaga, Itziar Aizpuru eta Mikel Losada, elkarrizketatuko ditugu. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, eta, jarraian, kangatraininga zer den ezagutuko dugu. Kirola egiteko aukera, haur txiki eta guzti, haurra norberarekin dela. Iruñean Amatriuska elkartekoak ari dira aukera hori eskaintzen.
12:00etan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu. Gainera, Ane Muñozen zinemarako proposamena entzungo dugu, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.