Martxoak 10
Testamentu birtualak eta eskola jazarpena, ostiralean 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Gainera,Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako zuzendaritzak antolatuta Gasteizko Ama Zuriaren plazan terrorismoaren biktimak omentzeko egingo den ekitaldia bertatik bertara jarraituko dugu.
Testamentu birtualak eta eskola jazarpena izango ditugu hizpide, ostiralean 'Faktoria' saioan. Gainera, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako zuzendaritzak antolatuta, terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute Gasteizko Ama Zuriaren plazan. Bertatik bertara egingo dugu ekitaldi horren kontakizuna.
Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 08:30ean, solasean arituko dira Edurne Egaña, Felipe Juaristi eta Maite Ubiria. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Gasteizen biktimen alde egingo duten ekimen instituzionalaren jarraipena egingo dugu. Gainera, alkateen tertulian, Zamudioko Igotz Lopez, Zumarragako Mikel Serrano eta Hernaniko Luis Intxauspe batuko ditugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
11:00etan, testamentu birtuala izango dugu hizpide. Ondoren, Maysharekin hitz egingo dugu. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, eskola jazarpenaz hitz egiteko. jarraian, San Jose loreez arituko gara.
12:00etan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu. Gainera, Ane Muñozen zinemarako proposamena entzungo dugu, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.