Itxi

Asteazkenean

Holandako hauteskundeez eta bikoterik gabe ama izateaz, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Euskaldun-holandarren ahotsetan jasoko dugu Holandako hauteskunde parlamentarioetarako ikusmina. Bikoterik gabe ama izandakoen kopurua handitu dela eta, ama izan berri den Itsasnerekin ere ariko gara.

Holandako hauteskundeez eta bikoterik gabe ama izateaz ariko gara asteazken honetako 'Faktoria' saioan. Euskaldun-holandarren ahotsean jasoko dugu Holandan egingo dituzten hauteskunde parlamentarioetara begira dagoen ikusmina. Bestalde, azken bost urteotan hirukoiztu egin da bikoterik gabe ama izatea erabaki duten emakumeen kopurua. Horietako batekin, Itsasnerekin hitz egingo dugu, ama izan berritan.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. Jarraian, Holandan bizi diren euskaldunekin izango dugu hango hauteskundeen berri. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Jexux Uzkudunekin hitz egingo dugu. Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza Madrilera joan da amiantoaren biktimentzako konpentsazio legea onartuko duen ekimena Kongresuan erregistratzeko. Horren harira hitz egingo dugu Jexux Uzkudun ASVIAME biktimen elkarteko sortzailearekin. 09:30ean, ekonomia tartean, Lander Belokik interes tipoei buruz eta Espainiako gobernuak onartzekoa duen aurreezki kutxen dekretuaz hitz egingo du. 09:45ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Itsasnerekin hitz egingo dugu; bikoterik gabe ama izatea erabaki zuen, eta umea izan berri du. Jarraian, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Herbehereetako eta Frantziako hauteskundeez hitz egingo digu.

11:00etan, Iruñeko merkatari txikien aldeko planaz jardungo dugu. Udala eta merkatariak elkarrekin ari dira plana lantzen eta Patrizia Perales zinegotziarekin eta Iñaki Redin merkatariarekin landuko dugu gaia. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, aurreiritziez.

12:00etan, 'Kanten tripak' atalean, Zaramaren 'Iñaki' abestia aletuko dugu. Gainera, Amaia Arantzabal mendizalearekin ere hitz egingo dugu. Bera izan zen 8.000 metrotik gorako mendia igo zuen lehen euskal emakumea. 1992an Cho Oyu igo zuen. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)