Kargatzen...
Itxi

Historia

'200etik gora izan daitezke kontzentrazio esparruetan hildako euskaldunak'

Kontzentrazio esparruei buruz, eta eremu haietara eraman zituzten euskal herritarren gainean hizketan, Iosu Chueca, EHUko Historia Garaikidearen saileko irakaslearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kontzentrazio esparruei buruz, eta eremu haietara eraman zituzten euskal herritarren gainean aritu gara 'Faktoria'n, Iosu Chuecarekin, EHUko Historia Garaikidearen saileko irakaslearekin. 200 euskal herritar baino gehiago hil ziren nazien zelai horietan, baina ikerketa gehiago egiten ari dira, eta zerrenda handitu daiteke. Auschwitzeko kontzentrazio esparrua naziek haien etsaiak, batik bat juduak, sistematikoki hiltzeko sortu zuten sistema oso baten adibiderik handiena da.  11 milioi izan ziren naziek kontzentrazio esparruetan eta bestelako jazarpenetan hil zituztenak, eta horietatik 6 milioi izan ziren juduak.

n ziren juduak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)