Itxi

Apirilak 20

Etxebarri jatetxean izango da, ostegunean, 'Faktoria'

G.U. | ERREDAKZIOA

Munduko seigarren jatetxe onena izendatu berri duten Atxondoko erretegia ezagutzera joko dugu magazinean. Gainera, albistegian, Os Oigo Interneteko plataformaz arituko gara.

Etxebarri jatetxea

Munduko seigarren jatetxe onena izendatu berri duten Atxondoko Etxebarri erretegia ezagutzera joko dugu, ostegunean, 'Faktoria' saioan. Gainera, albistegian, Os Oigo Interneteko plataformaz arituko gara.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariek egingo dute aktualitatearen analisia eta, besteak beste, Venezuelako egoerari erreperatuko diogu, han bizi diren euskaldunen testigantzak jasota. 09:30 aldera, Ibon Sarasolaren gomendioak entzungo ditugu. Oraingoan, 'masibo' esamoldea izango du hizpide. Jarraian, Os Oigo Interneteko plataformaz arituko gara, herritarrak politikariekin harremanetan jartzen dituen plataformaz, hain zuzen ere. 2014an sortu zuten, Estatu osoko politikari eta herritarrei ematen die zerbitzua, baina Euskal Herrian du sorburua, Zarautzen. Proiektua beste herrialde batzuetara zabaldu da, gainera: jada Argentinara egin dute jauzia, eta, datorren astelehenean, Mexikon hasiko dute ibilbidea.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Ainhara Zuazabeitiak hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Lehen-lehenik, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Antzuloatik Tajikistanera bizikletaz joan den Ugaitz Iturberekin hitz egingo dugu.

11:00etan, Auschwitzen diren euskal erakundeen berri jasoko dugu. Ondoren, Mikel Chamizok biografia musikatu berri bat ekarriko digu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu gero.

12:00etan, Xabi Larrazabal lankidearen eskutik ezagutuko dugu Atxondoko Etxebarri erretegia, munduko seigarren jatetxe onena. 12:30ean, Tolosan jokatutako NESCUP nesken futbol txapelketa izango dugu hizpide.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (2)