Itxi

Gizartea

Roberto Moreno: 'Tratu txarrak jasotzen dituzten gurasoen kasuak igo dira'

Eusko Jaurlaritzak biktimei laguntzeko zerbitzua du. Helduen Justizia zerbitzuko burua Roberto Moreno. 2016ko datuei begiratuz gero, zerbitzu horretara jotzen duten gehienak emakumeak dira.  

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Jaurlaritzak biktimei laguntzeko zerbitzua du. Biktimak zentzu zabalean hartuta, hau da, edozein motako delituak jasan dituzten biktimak. Helduen Justizia zerbitzuko burua Roberto Moreno, eta xehetasunak eman ditu 'Faktoria'n.

2016ko datuei begiratuz gero, ikusten da zerbitzu horretara jotzen duten gehienak emakumeak direla: 10etik 8, alegia. Bereziki, genero indarkeriak, eta, familia barruko arazoek eraginda joaten dira zerbitzu horretara laguntza eske emakume asko eta asko. Genero indarkeria eragin duten gizonezkoentzat Gakoa programa ere badute. Eta bitartekaritza judiziala eskaintzen dute, delitua jasan duen pertsonaren eta delitugilearen artean.

Baina, esate baterako, gero eta gehiago dira seme-alabengandik tratu txarrak jasaten dituzten gurasoak, eta horiei ere laguntza ematen zaie Justizia Sailaren baitan dagoen helduentzako zerbitzuan.

2016ko memorian jasotako datuen arabera: iaz, 2.276 biktimek eskatu zuten laguntza EAEn.

EAEn.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)