Gernika 80 urte
Xabier Irujo: 'Hurrengo gerretarako esperimentatu zuten Gernikan'
Xabier Irujo historialarekin aritu gara Gernikako bonbardaketari buruz. Irujoren esanetan, hildakoak 2.000 izan ziren. Gernikakoa aintzindaria izan zen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabier Irujo historialarekin aritu gara Gernikako bonbardaketari buruz, 80. urteurrenean osatu dugun 'Faktoria' berezian. Irujoren esanetan, hildakoak 2.000 izan ziren. Gernikakoa aintzindaria izan zen, hegazkinak erabili baitzituzten zibilen aurka egiteko.
Duela 80 urte, bonbardaketa egunez, 10 mila lagun inguru zeuden Gernikan. Irujoren esanetan, zibil horiek ez zekiten zer zen gerra. Sarraskia izugarria izan zen, eta egileak horren bila joan ziren.
Gernikan gertatutakoaren inguruan hainbat lan eta liburu argitaratu ditu Irujok. Azkena, Gernika, 26 de abril de 1937.
Joseba Arrutik eta Mikel Aramendik ere parte hartu dute solasaldian.