Apirilak 28
Josu Erkoreka, ostiralean, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Gainera, magazinean, kalamuaren erabilpen terapeutikoa aztertuko dugu.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatuko du Maite Artolak, ostiralean, 'Faktoria'n. Espainiako Kongresuan aurrekontuei buruzko negoziazioei osoko zuzenketak aurkezteko epea agortzear dela erantzungo die gure galderei, goizeko 08:30etik aurrera. Gainera, magazinean, kalamuaren erabilpen terapeutikoa aztertuko dugu, eta Gaztearen 26. Maketa Lehiaketaren irabazlea zorionduko dugu.
Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza gasteiztik, eta 08:30 aldera, Josu Erkoreka elkarrizketatuko du. Ondoren, solasean arituko dira Felipe Juaristi, Iñaki Galdos eta Maite Ubiria. 09:30 aldera, alkateen solasaldia izango dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
11:00etan, kalamuaren erabilpen terapeutikoa aztertuko dugu Ekaitz Agirregoitiarekin. Biologo ikertzailea da bera, eta kamaluaz ikerketak egiten ditu. Horrez gain, ordea, hesteetan duen gaitzaren ondorioak leuntzeko erabiltzen du Kalamua. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, adineko pertsonen sexualitateaz aritzeko. Gainera, Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea zorionduko dugu.
12:00etan, Arenas futbol taldeak ekipazioa Malawira bidaltzeko egindako ekimena ezagutuko dugu. Gainera, Ane Muñozen zinemarako proposamena entzungo dugu, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.