Itxi

Maiatzak 18

Iñigo Urkullu lehendakaria, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

08:30etik aurrera, Maite Artolaren galderei erantzungo die Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, asteazkenean, 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera, Maite Artola ariko da lehendakariari galdezka. Bestalde, magazinean, irakurzaletasuna bultzatzeko Booktrailer lehiaketa ezagutuko dugu.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta, esan bezala, Iñigo Urkullu elkarrizketatuko dugu, 08:30ean. 09:00etan hasiko da solasaldia, Iñaki Galdosekin, Jesus Prieto Mendazarekin eta Martin Garitanorekin. 09:30ean, ekonomiaren atalean, Txinan abian jarriko duten zeta bidearen ekimenaz arituko gara Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresen Zientzien Fakultateko dekanoarekin. Saioa amaitzeko, Koldo Almandozen zinema tartean, bi pelikula gomendio jasoko ditugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Galtzagorri elkarteak antolatzen duen irakurzaletasuna bultzatzeko Booktrailer lehiaketaren berri jasoko dugu. Ostiralean izango da sari banaketa Tabakaleran. Bihar gurekin izango dira Iñaki Markotegi, Galtzagorri elkarteko lehendakaria, eta publikoaren sarietako bat eskuratu duten bi ikasle: Manex Gerra eta Ziara Teja. Kattalin Minerren tartea izango dugu gero, eta, kirol aurrerapenaren ondoren, Juanjo San Miguel lankideak Alemaniako hauteskunde orokorrez hitz egingo digu.

11:00etan, Urolako etxe pasiboak ezagutuko ditugu. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin berriketan arituko gara, harremanak mozteaz, eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.com atariko arduradunarekin hitz egingo dugu.

12:00etan, Akelarre taldearen 'Magaly' abestiaren barrenak ezagutuko ditugu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati bidezko magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)