Ostegunean
Aroa Arrizubieta Eskolarteko bertsolari txapeldun arabarra, 'Faktoria'n
Erdi mailako futbol epaileek jasotzen dituzten erasoak eta Txuletamaitia.com izango ditugu hizpide, eta Amaia Izarzugaza musikari eta abeslaria zuzenean ariko zaigu.
Aroa Arrizubieta bertsolaria ezagutuko dugu, ostegunean, 'Faktoria'n. Bera da Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi duen lehen arabarra. Gainera, maila ertainetan ari diren futbol epaileen ahotsak batuko ditugu; harmailetan bizi den giroa euren begietatik aztertuko dugu eurekin. Iker Rioja kazetariak EAEko ustelkeria kasuez idatzitako Dentro de lo normal liburuaz hitz egingo digu. Bestalde, Txuletamaitia.com txuletak online saltzeko atari berria ezagutuko dugu, eta, Brasildik itzuli berritan, Amaia Izarzugaza musikari eta abeslaria zuzenean ariko zaigu.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi solaskideek egingo dute aktualitatearen analisia. 09:00etatik aurrera, Iker Rioja kazetariak ustelkeriaz idatzitako liburua ezagutuko dugu, solasaldiaren tartean. 09:30 aldera, Ibon Sarasolaren gomendioak entzungo ditugu. "Barrabila" hitza erabili behar al da gaixotasunez ari garenean? Jarraian, maila ertainean aritzen diren futbol epaileen egoera izango dugu hizpide.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Lehen-lehenik, Aroa Arrizubietarekin ariko gara. Ondoren, Idoia Torregaraik umore printza ekarriko digu, eta kirol aurrerapena izango dugu gero.
11:00etan, Mikel Chamizoren musika konpositoreen biografien tartea izango dugu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu. Jarraian, txuletak Internet bidez saltzen dituen Txuletamaitia.com atari berria ezagutuko dugu.
12:00etan, roamingaren desagerpenaren ondorioez ariko gara, eta Amaia Izarzugaza musikariaren emanaldia izango dugu, zuzenean. 12:30ean, berriz, udan energia izateko elikaduraz mintzatuko gara.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.