Itxi

H Bonba

Zer da hidrogeno bonba bat?

Fernando Plazaola EHUko fisika katedradunak hidrogeno bonba bat zer den azaldu digu. Ipar-koreak iragarritakoa leherketa nuklearra izan dela baieztatu dute adituek, izan ere, lurrikara eragin baitu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ipar-koreak, irailaren 3an, seigarren froga nuklearra arrakastaz burutu duela iragarri ondoren, hidrogeno bonba bat zer den aztertu dugu Faktorian Fernando Plazaola fisika katedradunaren laguntzaz. H bonba deiturikoan bi prozesu gertatzen direla kontatu digu: fisio nuklearra eta fusio nuklearra; alegia, atomoen haustura eta, ondoren, batuketa. Plazaolaren esanetan, ezin baieztatu liteke hidrogeno-bonba bat lehertarazi dutela; bai, ordea, leherketa nuklearra gertatu dela. Izan ere, hainbat lurrikara neurtu dituzte sismologoek eta, gainera, uhin horien ezaugarrien arabera, baieztatu ahal izan dute leherketa nuklearra gertatu dela.

Audioak (1)