Itxi

Ostegunean

Fagorrez eta trafiko aztertzaileen grebaz ariko gara 'Faktoria'n

Erredakzioa | G.U.

Gainera, Nerabe taldearen bisita izango dugu magazinean.

Fagor CNAk enpresa ixteko enplegu erregulazio espedientearen ostean, etorkizunari begira jarriko gara osteguneko 'Faktoria'n. Unitate ibiltaria Arrasaten izango dugu, eta Maria Ubarretxena alkatearekin, Fagorreko langileekin eta herritarrekin hitz egingo dugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albisteen errepasoarekin. 07:50ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa. Aingeru Epaltzaren zutabea entzun ondoren, Niko Cuencaren ekonomia tartea izango dugu. 08:30ean, egunerokotasunaren bueltan solasean ariko dira Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Joseba Arruti. 09:30eanjoko dugu Arrasatera Fagorren itxierak utz lezakeenaz hitz egiteko, eta, jarraian, trafiko aztertzaileen greba izango dugu hizpide. Ostegunean bertan ekingo diete berriz ere azterketei, eta Joseba Bengoetxearekin, Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko presidentearekin, Iratxe Andresekin, Bizkaiko Autoeskolen Elkarteko kidearekin eta Iban Peñakoarekin, Oñatiko Peñakoa autoeskolaren jabearekin hitz egingo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Bilbon hirian bizikletaz ibiltzeko antolatutako ikastaroaren eman ondoren, arkitektura gure laguna dela erakutsiko digu Mireia Rocak. Jarraian, ospitaletatik gailetak kentzeko ekimenaren berri izango dugu, eta Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizok Anjel Illarramendiren musika ibilbidearen errepasoa egingo du. Usurbilgo antzerki jaialdia ezagutuko dugu eta, gainera, 12:00etan Kattalin Minerren burutazioak jasoko ditugu. Horren ostean, Nerabe musika taldea ezagugtuko dugu Ruben Ramos eta Sara Zozaia taldekideekin.

07:00etatik 13:00etara, martxan iznago da 'Faktoria'.

da 'Faktoria'.

Informazio gehiago (1)