Ostiralean
Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiari elkarrizketa pertsonala egingo dio Maite Artolak ostiraleko saioan.
Ostiral honetan, Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria izango dugu 'Faktoria'n, 09:15etatik aurrera. Gainera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiari elkarrizketa pertsonala egingo dio Maite Artolak 09:40ean. Bestalde, magazinean, Google Campusa ezagutuko dugu, baita Erasmus ikasleentzako eratu duten etxebizitza zerbitzua eta esaera zaharrak ikasteko APPa ere.
07:00etan hasiko da albistegia Igotz Alkortaren gidaritzapean. Eguneko berri nagusien errepasoa egin ondoren, 07:45ean Maite Artolak hartuko du lekukoa. Ordua ixteko, Fabian Laespadaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javer Arrieta, Maite Ubiria eta Hedoi Etxarte. Jarraian, Gure Esku Dagok Kataluniako erreferendumari babesa emateko Bilborako deitu duen manifestazioaren atariko, Zelai Nikolasekin hitz egingo dugu. 09:15 aldera hitz egingo dugu, esan ebzala, Maria Solanarekin. 09:40ean, berriz, Iñaki Goirizelaiaren elkarrizketa entzungo dugu.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearenprentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. 10:45ean, Maria Luke eta Xandra Etxabe ezagutuko ditugu: Madrileko Google Campusen lanean ari dira, haien enpresa proiektua garatzen. Kirol aurreraepnaren ondoren, 11:30 aldera, Alex Ramosek kontatuko digu Erasmus ikasleentzako eratu duten etxebizitza zerbitzua zertan den. Ane Muñozen zinema gomendioaren ondoren, Urtzi Jauregibeitiak esaera zaharrak ikasteko APP bat aurkeztuko digu.
12:00etan, berriz, Beasainen egingo duten downhill monoziklo lasterketaren berri izango dugu, eta, jarraian, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin. Zinema karteldegiaren berr ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.
oria'.