Itxi

Asteartean

Katalunia eta Donostiako metroa, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Katalunian deitutako greba deialdiari erreparatuta hasiko dugu goiza. Donostiako metro proiektuaz ere ariko gara Euskotreneko zuzendari Imanol Lezarekin eta Sator Alaia elkarteko Mikel Alvarezekin.

Argazkia: EFE

Katalunian Taula per la Llibertaten bitaldutako eragileek deitu duten greba deialdiak zein erantzun jaso duen kontatzen abiatuko dugu, asteartean, 'Faktoria'. Gertuagokoei ere erreparatuko diegu. Donostiako metro proiektuaz arituko gara Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiarekin eta Mikel Alvarez ator Alaia? elkarteko ordezkariarekin. Itxaso Mendiluze arte komisarioaren gogoetak itxiko du astearteko albistegia. Bestalde, magazinean, Galdamesko memoria historikoa jaso duen liburuaz hitz egingo digu Oier Villegas kultura teknikariak, eta 'Sukaldari Dema' ere izango dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:55ean, Amatiñoren iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaran ekonomiaz arituko zaigu, eta, 08:30ean, solasaldirako tartean, Iñaki Galdos, Laura Mintegi eta Andoni Unzalu arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:20 aldera izango dugu hizpide Donostiako metroaren proiektua, eta, albistegia amaitzeko, Itxaso Mendizule arte komisarioaren begiradari erreparatuko diogu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Galdamesko memoria historikoa jasoko duen liburuaz ariko gara. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Katalunia izango dute ardatz Xabier Amurizak, Karlos Zidek eta Nerea Ibarzabalek. 12:00etan, 'Sukaldari Dema'  izango dugu, eta Pili Manterolak eta Igor Zalakainek pikillo piperrak izango dituzte osagai nagusi proposatuko dituzten errezetetarako. 12:30ean, berriz, Aguraingo azoka egunera sartu-irtena egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (1)