Itxi

Ostegunean

Martin Aranburu eta Jesus Eguiguren Kataluniaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Katalunian zer gertatuko den aztertzeko gonbidatu ditugu Artur Masen aholkularia eta buruzagi sozialista historikoa. My Way Out dokumentalaz hitz egingo dute Yogurinha Borovak eta Izaskun Arandiak.

Katalunian hemendik aurrera zer gertatuko den aztertu nahian gonbidatu ditugu 'Faktoria'ra Martin Aranburu, Artur Masen aholkularia eta Jesus Eguiguren buruzagi sozialista historikoa. Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariek osatutako solasaldira batuko dira biak. Tertulia bukatuta, 09:30ean, txertoei buruz arituko gara. Gripearen kontrako txertaketa kanpainaren atariko, helduen txertaketa zaintzeko deia egin dute osasun profesionalek. Txertoez, haiei buruzko ezaugarri zientifikoez eta osasun publikoaren ikuspegitik daukan garrantziaz arituko gara Miren Basaras EHUko mikrobiologoarekin. Bestalde, magazinean, My Way Out dokumentalaz hitz egingo digute Yogurinha Borovak eta Izaskun Arandiak, eta seme-alabek gurasoak jotzeari buruz ariko zaigu Izaskun Garate psikologoarekin.

07:00etan hasiko da albistegia. 7:55ean, Aingeru Epaltzaren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi. Tarte horretan hitz egingo dugu Martin Aranbururekin eta Jesus Eguigurenekin. 09:30ean hitz egingo dugu txertoez, haien ezaugarri zientifikoez eta osasun ikuspegitik duten garrantziaz..

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Izaskun Garate psikologoarekin hitz egingo dugu umeek gurasoak jotzeaz. Jarraian, Beatriz Fernandezek gramatika erakargarri egingo digu. Ordua amaitzeko, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizok musika klasikoko konpositoreen biografiak gaurkotuko dizkigu. 11:30ean, Hondarribiko Fenomena jaialdia ezagutuko dugu.

12:00etan, Kattalin Minerren burutazioen txanda izango da, eta, jarraian, Yogurinha Borova eta Izaskun Arandia etorriko zaizkigu generoaz eta sexualitateaz hausnarketa egiteko My Way Out dokumentala aurkeztera. 12:30ean, musikaz eta bizipenez ariko zaigu Amancay Gaztañaga.

añaga.

Informazio gehiago (1)