Kargatzen...
Itxi

Asteazkenean

Guggenheimen XX. urteurreneko saio berezia, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bilboko ikur bihurtu den museoan izango da albistegia.Gainera, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu, eta hainbat artistaren ahotsak entzungo ditugu.

Asteazkenean beteko dira hogei urte Guggenheim Bilbao museoaren inaugurazio ekitaldia egin zela. Urteurren horren testuinguruan saio berezia osatuko dugu 'Faktoria'n. Urte hauetako bilakaeraz, gaur egungo proposamenaz, arte munduari egin dion ekarpenaz eta etorkizunaz arituko dira. Besteak beste, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusia elkarrizketatuko dute eta entzungo dira, baita ere, Rafa Zulaika irakaslearen eta Beatriz Plaza ekonomialariaren irakurketak.  Antton Mendizabal, Xabier Laka, Koldobika Jauregi, Iratxe Jaio, Asier Mendizabal, Zaloa Ipiña eta Oier Iruretagoiena artisek Tere Beloki lankideari egin dizkioten gogoetak ere jasoko ditugu. Saio berezia, Itxaso Mendiluze arte adituarekin batera egingo duten bisita gidatuarekin amaituko da.

Magazinean ere Guggenheimi begira egongo gara. Tere Belokiren erreportaje gehiago eskainiko dugu, museora lehendabiziko aldiz doan persona baten sentsazio eta iritziak bilduko ditu Amaia Artetxek.

Bestalde, Gipuzkoako autobus zerbitzuan izan diren aldaketa eta murrizketekin kexu dira herritarrak. Euren kexak entzuteko aukera izango dugu. Saioa amaitzeko, gainera, Imanol Ituiñoren magia tartea izango dugu.

a izango dugu.

Informazio gehiago (1)