Astelehenean
Zoru klausula eta maileguei buruzko sententzia oldeak, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Kontsumitzaileen Ararteko ordezkariarekin eta abokatu batekin hitz egingo dugu gaiaz. Bestalde, elurra izango dugu hizpude, eta Debako trikitilari eskolakoen diskoa ezagutuko dugu.
Hego Euskal Herriko epaitegiak hasi dira, zoru klausula eta maileguetako gastuei buruzko lehen sententziak kaleratzen. Udara atarian hasi ziren, gai hauek propio aztertzeko epaitegi bereziak lanean. Ekainaren 1ean Bilbon eta Iruñean; eta uztailaren batarekin ateak zabaldu zituzten Araba eta Gipuzkoako epaitegi bereziek. Orduan jaso zituzten lehen salaketak eta jada, 500 sententziatik gora eman dituzte. Gehien gehienak, bezeroen aldekoak. Maider Alberdi Kontsumitzaileen Alkarteko ordezkariak eta Jon Beristain, Arriaga Asociados taldeko abokatuak emango dizkigute defenditu dituzten kausei buruzko xehetasunak, astelehenean, 'Faktoria'n. Goizeko 09:30etan izango da hori. Tarte horren aurretik eta atzetik ohiko kolaboratzaileen jardunak beteko du asteleheneko Faktoria: Iñaki Galdos, Ramon Etxezarreta eta Julen Mendoza arituko dira solasaldian, eta Maddalen Arzallus eta Bernardo Atxaga, berriz, iritzi-jardun eta kronika zerutiarretan, hurrenez hurren.
Magazinean, berriz,elurraz ariko gara. Elurra iritsi da mendietara eta jendea poz-pozik dago, elur gosez. Eski estazioetan galdetuko dugu nolako denboraldia espero duten. Gainera, Andres Urdaneta itsasgizona ezagutuko dugu Xabier Alberdi historialariarekin, eta DEBATRIK Debako trikitilari eskolako ikasleek Inor ez da perfektua diskoa aurkeztuko digute
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.