Itxi

Asteartean

Michel Berhokoirigoin bake artisaua, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Abenduaren 9an Parisen presoen alde egingo den moblizazioaren atarian egingo diogu elkarrizketa. Gainera, Mikel Artetxe ikerlari gaztea ezagutuko dugu.

Michel Berhokoirigoin. Argazkia: EiTB

Abenduaren 9an Parisen presoen alde egingo den moblizazioaren atarian, Michel Berhokoirigoin bake artisaua elkarrizketatuko dugu 'Faktoria'n. Aktualitateko solasaldian, berriz, Hedoi Etxarte, Iñaki Galdos eta Iker Rioja izango dugu, eta Martin Aranburu Arthur Masen aholkulariarekin ere hitz egingo dugu. Bestalde, gure janzteko era nork erabakitzen du? Galdera horri erantzunez, hausnarketa plazaratuko digu patroigintzan eta joskintzan graduatua den Irati Salsamendik, eta Mikel Artetxe ikerlari gaztea ezagutuko dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuencaren ekonomia azalpenak entzungo ditugu, eta 08:30ean, solasaldian izango ditugu Hedoi Etxarte, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. Martin Aranburu Arthur Masen aholkulariarekin ere hitz egingo dugu tarte horretan. 09:30ean elkarrizketatuko dugu Michel Berhoikoirigoin, eta ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. hasteko, zer jantzi, elite batek erabakitzen digu, eta gai horri buruz ariko zaigu Irati Salsamendi. Jarraian, Maysharen tartea entzungo dugu, eta Mikel Artetxe ikerlari gaztea ezagutuko dugu. 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Ciden tartean, Katalunia eta Durangoko azoka izango ditugu hizpide. Bestalde, Elorrion pezetekin erosten hasi dira Eguberri giro honetan. Juan Mari Lersundi, Elorrioko Filatelia eta Numismatika Elkarteko kideak azalduko digu zergatik eta nola ari diren.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, kiwia izango dute osagai nagusi Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, bestalde, musikaz eta bizitzaz ariko gara Agus Barandiaranekin.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (1)