Asteazkenean
Santa Luzia egunean, Urretxuko eta Zumarragako alkateak, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, EiTB Maratoiaren bezperan, iktusa izan duten bi pertsonaren senideekin hitz egingo dugu.
Asteazkena, Santa Luzia eguna da, eta Zumarragako eta Urretxuko alkateak izango ditugu gurekin 'Faktoria' magazinean, euren egun handiaz eta azokaz galdetzeko: Jon Luki eta Mikel Serrano. Bestalde, EiTB Maratoiaren egun handiaren bezperan, iktusa izandakoen senideekin hitz egingo dugu.
07:00etan hasiko da albistegia. 07:55ean, Rosa Martín-Sabarísen iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldirako tartean, Mikel Aramendi eta Javier Arrietaarituko dira aktualitatearen analisia egiten. Tarte horretan, Olatz Garamendiarekin, Hezkuntza sailean Administrazio eta Zerbitzu Saileko sailburuordearekin hitz egingo dugu, hezkuntzako grebaren biharamunean. 09:30 aldera, Brexitaren fakturaz ariko zaizkigu Helena Franco eta Beatriz Plaza adituekin. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.
10:00etan abiatuko dugu magazina. Hasteko, Urretxuko eta Zumarragako alkateekin hitz egingo dugu Santa Luzia egunaz, eta, jarraian, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu. 10:30ean, Juanjo Sanmiguel lankideak klima aldaketa izango du hizpide. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, EiTB Maratoiari egingo diogu tartea, eta, 11:30ean, Donostiako Summa Aldapeta ikastetxekoek NASAkoekin izandako solasaldia ere entzungo dugu.
12:00etan, bi akordeoilarirekin ere hitz egin behar dugu. Gorka Hermosa akordeoilari konpositorea Txinatik itzuli berria da; bestalde, Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Txapelketa irabazi duen Maria Zubimendi ere gurekin izango da. 12:30ean, berriz, Imanol Ituiñoren magiak liluratuko gaitu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.