Ostiralean
Markel Olanori elkarrizketa, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Whatsapp bidezko Kopla Txapelketako 'zapi janzte' ekitaldia egingo dugu. Irabazle guztiak izango ditugu gurekin, eta euren saria emango diegu.
Ostiral honetan, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketa egingo diogu 'Faktoria'n. Bestalde, Whatsapp bidezko Kopla Txapelketako 'zapi jazte' ekitaldia egingo dugu. Irabazle guztiak izango ditugu gurekin estudioan, eta euren saria emango diegu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. Eguneko berri nagusien errepasoa egin ondoren, 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa. Ordua ixteko, Fabian Laespadaren iritzi tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Amaia Espinosa, Hedoi Etxarte eta Maite Ubiria. 09:30 aldera, Markel Olanori egingo diogu elkarrizketa. Ostiraleko saioa Iban Zalduak itxiko du, musikaz, astearen errepasoa eginez.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. 10:30 aldera, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dute Rolls Royce autoen erakusketaren berri emango dugu. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Whatsapp bidezko Kopla Txapelketaren 'zapi janzte' ekitaldia egingo dugu. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta, horren ostean, Donostian, DOKAn eerrefuxiatuei laguntzeko egingo duten kontzertu solidarioaz ariko gara.
12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Nagore Telleriak. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.