Itxi

Astelehenean

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren atarian, Andres Urrutia, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bestalde, Astigarragan izango gara, egun horretan zabalduko den txotx denboraldia nola datorren kontatzeko. Gainera, Alex Berasategi argazkilaria izango dugu eta apostasiaz hitz egingo dugu.

Andres Urrutia

Euskaltzaindia sortzeko erabakia hartu zela 2018an beteko dira 100 urte eta hasita daude mendeurren ekitaldiak prestatzeko lanetan. Atari horretan etorriko da euskararen akademiako burua, Andres Urrutia, 'Faktoria'ra. 09:30erako jarria du hitzordua, Bernardo Atxagaren asteroko kontaketaren aurretik elkarrizketa egiteko. Goizean goizetik Astigarragan izango gara, gainera, egun horretan zabalduko den txotx denboraldia nola datorren kontatzeko.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Astigarrara joko dugu txotx denboraldiaren hasieraren berri ematera. Jarraian, Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:00etan, hastear den Bilboko TAOn bigarren grebaren berri emango dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Jose Ramon Beloki arituko dira aktualitateari buruzko analisian, Maite Artola gidari dutela. 09:30ean hitz egingo dugu Andres Urrutiarekin, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Poloniako kaxubiera hizkuntza minorizatuaren berri jasoko dugu. H¡zkuntza horretako lehenengo eskola ireki dute Polonian eta Baztango ikastolakoak bertan izan dira.

11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Alex Berasategi argazkilaria izango dugu. World Photography Cup lehiaketarako aukeratu dute bere argazki bat. Astelehenean jakingo du finalera iritsi den ala ez. 11:30ean, apostasiaz hitz egingo digute urrats hori  eman duten bi lagunek: Sara Fernandezek eta Unai Orbegozok.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta germinatuak etxean nola egin ditzakegun ikasiko dugu. Jarraian, Olasagasti kontserba enpresara bisita egingo dugu, Espainiako Merkataritza Ganberak Italian duen ordezkaritzak 2017ko enpresa onenaren saria eman diolako. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

Informazio gehiago (1)