Asteazkenean
Idoia Mendia, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Jone Goirizelaia abokatua ere elkarrizketatuko du, Ertzaintzaren 'Ugarteko' arduradunak jarritako salaketagatik epaitegian deklaratu beharko duela eta.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izango da asteazkenean 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:00etan hasita erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak. Albistegiaren barruan, Jone Goirizelaia abokatuari ere egingo diogu elkarrizketa, Naiz eta Gara komunikabideetako arduradunekin batera, Ertzaintzako 'Ugarteko' arduradunak jarritako salaketagatik epaitegian deklaratu beharko baitu. Magazinera, berriz, Elixabete Garmendia kazetaria gonbidatu dugu, erretiroa hartu berritan
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkorta gidari duela. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Rosa María Martin-Sabarisen iritzi tartea izango da. 08:00etan, Jone Goirizelaia elkarrizketatuko dugu. 08:30ean, Mikel Aramendi, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Idoia Mendiarekin hitz egingo dugu . 09:20an, ekonomia tartea zabalduko dugu, Marijose Aranguren adituarekin, eta, ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregaraik neguan berotzeko moduak aipatuko dizkigu. Ondoren, San Mamesen jubilatuentzat antolatu dituzten bisita gidatuen berri emango dugu. 10:30ean, Monika Lewinsky aferak 20 urte bete dituela-eta, nazioartean izan zuen eragina aztertuko dugu Juanjo San Miguel lankidearekin.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, PADI programari buruzko xehetasunak emango dizkigu Irati Escribano dentistak, eta 11:30 aldera, Bilbo Zaharrari buruz idatzi duen liburua hartuta etorriko zaigu Arturo Izarzelaia historiagilea eta auzokidea. Eta auzotar gehiagorekin ere hitz egingo dugu.
12:00etan, patxadaz hitz egingo dugu erretiroa hartu berri duen Elixabete Garmendia kazetariarekin, eta, 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.