Itxi

Astelehenean

Manu Aierdi Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Bestalde, magazinean Iturengo inauteriak ospatuko ditugu.

Manu Aierdi, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Ekonomiaren Garapenerako sailburua, izango da astelehen honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia.  09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei. Bestalde, magazinean, Iturengo inauterietan ibiliko dira Gorka Otaegi eta Maitane Subijana lankideak.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:55ean Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:00etan, Oihane Perezek Kataluniako azken ordukoa ekarriko digu, eta, jarraian, niko Cuencaren ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Jose Ramon Beloki arituko dira aktualitateari buruzko analisian, Maite Artola gidari dutela. 09:00etako albisteen errepasoaren ondoren, Manu Aierdi elkarrizketatuko dugu, eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Babcock&Wilcoxi buruz hitz egingo dugu ondarearen ikuspegitik, Industria Ondarearen eta Herrilaneko Euskal Elkarteko presidente Jabi Puertasekin. 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Iturengo inauterietan konexioa egingo dugu, eta, 11:30ean, Patxi Zamora Kontuz Nafarroako Kontsumitzaile Elkarteko bozemailea izango dugu. 31 urteren ondoren, Iberiatik kaleratu dute, eta kaleratze horren atzean mendekua ikusi du Kontuzek.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta segidan, berriz joko dugu Iturenera. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

Informazio gehiago (1)