Itxi

Ostiralean

Imanol Rojo eskiatzailea Hego Koreatik eta Gorka Barrenetxea ginekologoa, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Neguko Olinpiar Jokoak hastear direla, bertan parte hartuko duen Imanol Rojorekin hitz egingo dugu. Bestalde, Barrenetxea ginekologoari elkarrizketa pertsonala egingo diogu.

Imanol Rojo

Neguko Olinpiar Jokoak hastear diren honetan, bertan, parte hartzeko prest dagoen Imanol Rojo eskiatzailearekin hitz egingo dugu 'Faktoria'ko saioan. Bestalde, Europan sei milioi haur inguru etorri da mundura lagundutako ernalkuntza bitartez. Horietako 4.000 inguru Gorka Barrenetxea ginekologoak lagundu ditu jaiotzen. Lagundutako ernalkuntzan da aditu Barrenetxea, Espainiako Ugalkortasun Elkarteko arduradunetako bat eta, berriki izendatu dutenez, estatuko 50 mediku onenetariko bat. Guraso izateko eskubideaz, amatasun adina atzeratzeaz, eta atzerapen horrek ernalketan dakartzan arazo eta frustrazioez arituko gara, gertuko elkarrizketan. Gainera, Handia filmeko makilatzailea (Ainhoa Eskisabel) eta jantzien arduraduna (Saioa Lara) etorriko dira, euren Goya sariei buruz hitz egitera, eta Japoniako Santa Ageda koplen misterioa argituko digu Oreka TXeko Igor Otxoak.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:55 aldera, Fabian Laespadaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:15 aldera izango dugu Gorka Barrenetxearen elkarrizketa, eta, saioa amaitzeko, Iban Zalduak astearen errepaso musikatua egingo digu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, Oreka TXko Igor Otxoarekin hitz egingo dugu, eta Japoniako Santa Ageda koplen misterioa argituko digu. 10:30ean, Piongiangera egingo dugu deia, Imanol Rojo eskiatzailearekin hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, maisharen 'Arts&Science' tartea izango dugu. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu, eta, jarraian, Handia filmeko makillatzaile Ainhoa Eskisabel eta jantzi arduradun Saioa Lara izango ditugu bisitan.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerretik sartuko zaigu Edorta Unamuno, eta, amaitzeko, zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

Informazio gehiago (1)