Asteartean
Uxue Barkos, Nafarroako lehendakaria, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Euskaldunon Egunkaria itxi zutela 15 urte beteko diren egunean, Berria-ra egingo dugu bisita.
Uxue Barkos Nafarroako Foru Gobernuko lehendakaria izango da, astearte honetan, 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Besteak beste, Podemosen krisia eta foru gobernuaren egonkortasunari nola eragin dion, ETAren biktimenganako harremana eta UPN eta PPren arteko tira bira gogorrez galdetuko dio Maite Artolak. 09:00etan izango da hori. Gainera, Euskaldunon Egunkaria itxi zutela 15 urte beteko diren egunean, Berria-ra egingo dugu bisita, 10:00etan.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, niko Cuencaren ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Hedoi Etxarte, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:00etatik aurrera hitz egingo dugu Uxue Barkosekin, eta 09:25ean, Yemenen bizi den larrialdi humanitario gordinaz ariko gara. Ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu; Malagako fiskaltzak auzipetu duen Invader artistaz ariko zaigu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Berria egunkarira egingo dugu bisita, Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrenean. Segidan, Eneko Axpe 'Maysha'rekin hitz egingo dugu, eta 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Lanbide Heziketako eskolentzat antolatu duten Ibilgailu Elektrikoen lehen lehiaketaren, EUSKELEC-en, berri emateko.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibarzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Ciden tartean, errepidean norbait harrapatuko bagenu egingo genukeenaz ariko gara.
12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, aza morea osagai nagusi hartuta proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, erloju konpontzailearen lanbidea ezagutuko dugu, Aitor Villaren eskutik.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.