Ostiralean
Amaia Zurutuza, Grapheneako zuzendari zientifikoa, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, udazkenean Zarauzko hondartzan agertu zen baleari itsasora itzultzen lagundu zioten surflariei saria emango die Sea Shepherd erakundeak. Itsaso Gaztañaga surflaria gurekin izango dugu.
Ostiraletan elkarrizketa pausatuaren eguna izan ohi da 'Faktoria' albistegian. Aste honetan zientzialari bat, emakumezko zientzialari bat eseriko da Maite Artolarekin gertuko elkarrizketan aritzeko: Amaia Zurutuza, Graphenea enpresako zuzendari zientifikoa. 09:15etik aurrera izango da hori. Bestalde, Dinesh Gautam ezagutuko dugu. Nepalgoa da, eta euskaraz ikasi du. Gainera, udazkenean Zarauzko hondartzan agertu zen baleari itsasora itzultzen lagundu zioten surflariei saria emango die Sea Shepherd erakundeak. Itsaso Gaztañaga da surflari horietako bat eta magazinean izango dugu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Hedoi Etxarte, Eguzki Urteaga eta Javier Arrieta izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:25ean izango dugu Amaia Zurutuzaren elkarrizketa, eta, segidan, entzuleen tartea zabalduko dugu.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, Itsaso Gaztañaga izango dugu gurekin, udazkenean Zarautzen agertu zen baleari itsasora itzultzen lagundu zien surfistetako bat.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Dinesh Gautam nepaldarrarekin hitz egingo dugu, eta, 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitza pasadizoak entzungo ditugu.
12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.