Ostegunean
'Faktoria', greba feministari begira
ERREDAKZIOA | G.U.
Euskal Herriko osasun etxe, lan zentro eta industriaguneetan izango gara.
Greba feministari jarraipen berezia egingo diogu, 'Faktoria'n 07:00etatik 10:00etarako tartean. Goizean goizetik, Euskal Herriko osasun etxe, lan zentru eta industriaguneetan izango gara Euskadi Irratiko lankideak, greba deialdiaren eta 11:00etatik aurrera deituta dauden lanuzteen atariko guztiak kontatzeko.
07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat lan gunera joko dugu M8ko grebaren atarikoa egiteko. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti. 09:00 aldera, Andoaingo Bastero kulturgunean dagoen 'Herria herri egin zuten emakumeak' bisitatuko dugu Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin.
10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek. Ondoren, hainbat emakume indartsuren testigantzak entzungo ditugu, eta Markos Zapiainek filosofiaren historia gaurkotuko digu.