Asteartean
Joxean Muñoz, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, magazinean, 'Sukaldari Dema' tartean, Joxe Mari Olasagasti aizkolariaren hozkailuan topatutakoarekin proposatuko dituzte errezetak Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.
Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, izango da astearte honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:30etik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei. Magazinean, 'Sukaldari Dema' tartean, Joxe Mari Olasagasti aizkolariaren hozkailuan topatutakoarekin proposatuko dituzte errezetak Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Xabier Riezu eta Iker Rioja. 09:30ean hitz egingo dugu Joxean Muñozekin, eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, birziklatzen ditugun hondakinak nora doazen jakiteko osatzen ari garen erreportaje sortan, bigarren atala ekarriko digu Tere Beloki lankideak: ontzi arinak. 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Eako baso politikaz aritzeko Iratxe Arriola alkatearekin.
11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Cid kolaboratzaileen tartean, natura zaintzeko beharraz kontzientzia piztu diguten erreferenteez mintzatuko dira, Felix Rodríguez de la Fuente naturalista espainiarraren 90. urtebetetzea izango litzakeenaren bueltan.
12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, Joxe Mari Olasagasti aizkolariaren hozkailuan topatutako osagaiak oinarri hartuta proposatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, Agus Barandiaran etorriko zaigu 'Musika eta Bizitza'z hitz egitera.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.