Asteazkenean
Japoniara begira egongo gara, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Sumo japoniar kirola egiten duen robot bat eta Xabier Galarraga sortzailea izango ditugu zuzenean. Gainera, Japonian eski monitore ibili den Idoia Zalbide ere ezagutuko dugu.
Japonia hobeto ezagutzen ahaleginduko gara asteazkenean, 'Faktoria' magazinean. 11:15ean, sumo japoniar kirola egiten duen robot bat izango dugu, zuzen-zuzenean. Robotaren sortzaile Xabier Galarragak kontatuko digu nola sortu duten. 12:00etan, Idoia Zalbide ezagutuko dugu. Japoniarekin lotura du berak ere. Kasu honetan, eski monitore lanetan ibili da bertan, baita munduko beste txoko batzuetan ere.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Aste Santuko trafiko operazio bereziaz hitz egingo digu Jon Aizpurua Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren arduradunak. 08:30ean, solasaldirako tartean, Nerea Azurmendi, Joseba Arruti eta Martxelo Otamendi arituko dira aktualitatearen analisia egiten. Kote Cabezudo Donostiako argazkilariaren auziari buruzko argibide batzuk ere emango ditugu. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Foro Sozialak preso eta iheslariei buruz aurkeztuko duen txostenaz ariko zaigu Agus Hernan bozeramailea. 09:30 aldera, ekonomia tartea zabalduko dugu Joseba Barandiaran eta Adrian Zelaia adituekin. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarai besarkatzeko moduei buruz ariko zaigu. 10:30ean, Txinako espazio estazioa Lurrera eroriko dela eta, Miren Millet Eureka Zientzia Museoko astronomoak emango dizkigu azalpenak. Jarraian, Cambridge Analyticaren eskandaluaz ariko gara Juanjo Sanmiguel lankidearekin: nola aldarazten da jendearen botorako asmoa data erabilita?
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, sumo japoniar kirola egiten duen robot baten sortzailea etorriko zaigu, Xabier Galarraga. Segidan, gainera, Darahli elkartekoak Saharan direnez, elkarte horren presidentea, Samuel Ruiz, sartuko zaigu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioak entzungo ditugu.
12:00etan, Idoia Zalbide ezagutuko dugu. Japonian, eta munduko beste hainbat parajetan, eski monitore izan da. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.