EZKUTUKO GAIEN ATARIA
'Ezkutuan dauden gaiez lasai hitz egiteko gunea izan nahi du MUAKek'
Transexuala izanda ere, libre bizi zaitezkeela erakusteko kontatu dio bere kistoria MUAK atari berriari Ziburuko Nahiak. Berak eta Jon Garmendia atariko kolaboratzaileak MUAK zer den kontatu digute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egunkariek jasotzen ez dituzten gaiak, ezkutuan gelditzen direnak eta maiz bizipen pertsonal potentean ezkutatzen dituzten hoiek argitara emateko sortu da MUAK atari digitala. Kazetariza beste ikuspuntu batetik, mugak askatzeko asmoarekin, Euskal Herriko zenbait sortzailek martxan jarri duten proiektua ezagutu dugu gaurkoan. Nahiak eta Jon Garmendiak Baionatik kontatu digute 'Faktoria'n MUAK.eus zer den.