ALERGIEN GORAKADA
'Bullyinga sufritzen duten umeen % 30 alergiak dituzten umeak dira'
ATX elkarteko Xabier Muniotzekin hitz egin dugu alergien gorakadaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alergien gorakadaz aritu gara 'Faktoria'n Xabier Munioitz ATX elkarteko presidentearekin. Kontatu digunez, alergien gaia askok uste baino serioagoa da gero eta ume gehiagori eragiten dielako alde batetik eta bestetik, bizitza bera delako arriskuan egon litekeena alergia baten aurrean.
Xabierren alaba Aietxu alergia aniztuna da eta bizitako 'odisearen' ondoren, esan digu, haien egoeran egon zitezkeen beste familiei laguntzeko sortu zutela elkartea berak eta emazteak duela urte bete. Europa mailan ez dago alergien alorrean lan egiten duen antzeko elkarterik eta, euren lorpenen artean, alergiadunen osasuna bermatzeko kalitate zigilua sortu izana dago. Dagoeneko zenbait enpresa eta ostalaritza gunek badute berme zigilu hau.