Itxi

Ostiralean

Roman Suduperi gertuko elkarrizketa, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoak 09:15 aldera erantzungo die Maite Artolaren galderei. Gainera, Revolutionary Brothers taldeko Unai eta Iker Martínez etorriko dira.

Gipuzkoako ahaldun nagusi izandako Roman Sudupe izango da ostiral honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Kargu publikoa utzi eta politika eta arduretatik erretiratua bizi da jaioterrian, Azkoitian, ingurukoengana eta barne bizitzara emana. Bere alderik pertsonalera erakutsiko duen elkarrizketa pausatua egingo dio Maite Artolak, 09:15etik aurrera.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:15ean izango dugu Roman Suduperen elkarrizketa.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, bildotsei algekin eginiko pentsua emanez haragi osasuntsuagoa egitea lortu duen ikertzailea ezagutuko dugu: Olaia Urrutia nekazaritza ingeniaria.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Revolutionary Brothers taldeko Unai eta Iker Martínez etorriko dira 2018ko Jam Rock jaialdiari buruz berba egiteko. 11:30 aldera, bestalde, Ane Muñozek hondartzara goazenean ondoan jartzen zaizkigun “bizilagun” deserosoei buruz hitz egingo digu.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (1)