Asteazkenean
Miren Dorronsoro Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren arduraduna, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gazteen alkohol kontsumoa kontrolatzeko lege berriaz ariko da. Unai Gangoiti Bizkaiko Ingurumen zuzendariarekin ere hitz egingo dugu Gaztelugatxen sarrera kobratzeko aurkeztutako proposamenaz.
Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin hitz egingo dugu asteazkenean 'Faktoria' saioan, gazteen alkohol kontsumoaren gaineko kontrola zorrozteko bidean jarri duten lege berriaren harira. 09:10 aldera izango da elkarrizketa. Gainera, Unai Gangoiti Bizkaiko Ingurumen zuzendariarekin, Gaztelugatxen bisitari kopurua mugatu behar ote den izango dugu hizpide, Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxen sarrera kobratzeko aurkeztutako proposamenaren harira. 10:00etan etorriko zaigu Gangoiti.
07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortak gidatuta. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Eli Larrinagaren iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Mikel Aramendi, Javier Díaz Noci eta Amaia Espinosa. 09:10 aldera hitz egingo dugu Miren Dorronsororekin, eta, jarraian, ekonomia-tartea zabalduko dugu Mikel Navarrorekin. Ordua ixteko, Koldo Almandoz zinemagilearen gomendioa jasoko dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu. 10:30ean, Gaztelugatxeri buruz ariko gara Unai Gangoitirekin, eta 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Pottokalekura joango gara. Bertan, zalditerapia egiteko aukera ematen dute. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioa izango dugu.
12:00etan, Sahararen aldeko diru-bilketa egiten ari diren 11 urteko neska taldea ezagutuko dugu: Elorri Ibarguren, Goiuri Albisu, Oihane Marixalar eta Nekane Martiarena. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.