Ostegunean
'Faktoria' berezia, Kanbotik
ERREDAKZIOA | G.U.
Goizean goizetik Kanboko Arnaga etxean gertatzen den guzti-guztiaren berri emango du Euskadi Irratiak, emankizun berezian. Magazinean, Arnaga etxearen ezaugarriak eta historia ezagutuko ditugu.
Goizean goizetik Kanboko Arnaga etxean gertatzen den guzti-guztiaren berri emango du Euskadi Irratiak, emankizun berezian. 07:45etik aurrera, bertatik gidatuko du 'Faktoria' Maite Artolak. Bertan jarritako set berezitik gidatuko du ETAren amaiera eguneko saio berezia, bertako albiste, solaskide eta gonbidatu bereziekin. Besteak beste, Rufi Etxeberria Sortuko buruzagiak, Jesus Eguiguren PSE-EEko lehendakari izandakoak eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak hartuko dute parte, propio prestatutako erreportajeetan bildu ditugun politika, gizarte eta kulturako hamaika ahots gehiagorekin batera.
Magazinean, bestalde, 10:15ean Arnaga etxearen historia eta ezaugarriei buruz hitz egingo dugu Alain Eizager Arnaga etxeko lorezainarekin eta Pello Etxeleku Kanboko hautetsiarekin. 11:15ean, gainera, Zuriñe Rodriguez EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea elkarrizketatuko dugu ETAko emakumeei buruz egin duen ikerketaz hitz egiteko.