Astelehenean
Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, haur eta gaztetxoekin diziplina positiboa nola landu ikasiko dugu, eta DBus Donostiako autobus konpainiaren lehenengo autobus artikulatu % 100 elektrikoan bidaia egingo dugu.
Euskadiko Filmategiak 40 urte bete berri ditu, eta, urteurren hori aitzakia hartuta, asteleheneko 'Faktoria'n hara joko dugu. Gainera, Sara M. Sanabria psikologoak, adibide praktikoen bitartez, haur eta gaztetxoekin diziplina positiboa nola landu erakutsiko digu, eta DBus Donostiako autobus konpainiaren lehenengo autobus artikulatu % 100 elektrikoan bidaia egingo dugu.
07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia azalpenak entzungo ditugu, eta 08:30ean, Ramon Etxezarreta, Jose Ramon Beloki eta Laura Mintegi arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:30 aldera joko dugu Euskadiko Filmategira eta, albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Kafe Konpon ezagutuko dugu, traste zaharrei bizitza berria ematen dieten Bergarako jubilatuak.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Sara M. Sanabria psikologoarekin ariko gara, haur eta gaztetxoekin diziplina positiboa lantzeaz, eta, 11:30ean, Itziar Orbegozo bideo sortzaileak I am awake now bere hirugarren film laburraz hitz egingo digu.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, segidan, Dbuseko autobus artikulatu % 100 elektrikoan ibiliko gara. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harrikadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.