Itxi

Ostiralean

Eider Rodriguez, gertuko elkarrizketan, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Idazle eta irakaslea 09:15ean arituko da Maite Artolarekin solasaldi lasaiean. Magazinean, bestalde, 'La cuadri del hospi' egitasmoa ezagutuko dugu.

Eider Rodriguez

Eider Rodriguez idazle eta irakaslea izango da ostiral honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:15etatik aurrera arituko da Maite Artolarekin solasaldi lasaiean, literaturaz eta bere mundu ikuskeraz. Magazinean, bestalde, 'La cuadri del hospi' egitasmoa ezagutuko dugu Ander Uribe, minbizia duen haur baten aitaren, eta Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslari eta telebista aurkezle ezagunaren bidez.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Garbiñe Ubedaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:15ean izango dugu Eider Rodriguezen elkarrizketa. Haren ostean etorriko da Iban Zaldua aktualitateak ekarri dituenak musikaz janztera.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, La cuadri del hospi egitasmoa ezagutuko dugu: minbizia duten haurren aldeko proiektua. Ander Uribe, minbizia duen haur baten aita, eta Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslari eta telebista aurkezle ezaguna, elkarrizketatuko ditugu.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, asteburura begira jarriko gara. Pasaiako Itsas Festibalaz ariko zaigu Xabier Alberdi historialaria, eta Bermeoko Arrain Azokaz, berriz, Idurre Bideguren alkatea.  ere egingo dugu sartu-irtena. 11:30 aldera, bestalde, Begoña Del Teso sartuko zaigu Cannesko zinema jaialditik.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (1)