Asteazkenean
Arnaldo Otegi, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Bestalde, hurbiletik jarraituko ditugu euriak Euskal herrian sor ditzakeen eragozpenak eta arazoak, eta san Antonio eguna izanik, santuaren laguntzarik gabe elkar ezagutu zuten bikoteak izango ditugu.
Arnaldo Otegi Euskal Herria Bilduko koordinatzailea izango da, asteazken honetan, 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak. Gertutik jarraituko ditugu, baita ere, ekaitzak Euskal Herrian sor ditzakeen eragozpen eta arazoak. Gainera, San Antonio eguna izanik, santuaren inolako laguntzarik gabe euren bikoteak modu berezian ezagutu zituzten lagunekin egingo dugu solas: Maite, Malen eta Josurekin.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Rosa M. Martín-Sabarísen iritzi-tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Amaia Espinosa, Mikel Aramendi eta Gorka Maneiro. 09:15 aldera hitz egingo dugu Arnaldo Otegirekin, eta, jarraian, ekonomia solasaldia izango dugu Joseba Barandiaran eta Adrian Zelaia adituekin. Koldo Almandoz zuzendariaren aktualitatearen irakurketa zinematografikoak itxiko du saioa.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, bikotekidea modu berezian ezagutu zuten hiru lagunekin hitz egingo dugu: Maite (senarra manifestazio batean ezagutu zuen), Malen Nicholson (bere aiton-amonek tren batean ezagutu zuten elkar) eta Josu (bikotekidea jacuzzi batean ezagutu zuen). Jarraian, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu: nola esaten zenion zure gustukoari gustuko zenuela? Ondoren, migratzaileen krisiaz ariko zaigu Juanjo Sanmiguel lankidea.
11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, Italia Txiki Elkarteko Marina De Franceschi eta Arantxa Olivieri ezagutuko ditugu. Euskal Herria eta Italiaren arteko harremana estutzeko asmoz sortutako elkartea da. 11:30ean, berriz, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu.
12:00etan, betiko ileapaintzaileak elkartuko ditugu mahaiaren bueltan: Jose Mari Bitoriak, Leire Ordeñanak eta Mikel Jaimerenak urteak daramatzate ilea apaintzen, batez ere, gizonezkoei, eta azkeneko moda hipsterrak, futbol jokalarien orrazkerak eta lanbidearen gorabehera eta anekdotak izango dituzte hizpide. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea entzungo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.