Jose Ignacio Asensio
'Debekuak etorriko dira; muga jarri behar zaie isurketa gehieneko autoei'
Klima aldaketari aurre egiteko, energian eta mugikortasunean aldaketa handiak egin behar direla dio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak: autoen erabileraren gaineko mugak aipatu ditu aukeren artean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bihartik ostiralera 'Change the Change' klima aldaketari buruzko konferentzia egingo dute Donostian. Irekiera ekitaldiaren atarian, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.
Klima aldaketa mundu mailako arazoa dela, baina arazo horri aurre egiteko lurralde politikak ezinbestekoak direla nabarmendu du. Danimarkako, Eskoziako, Italiako edo Alemaniako esperientzia arrakastatsuak aztertu eta Euskadin ere horiek aplikatzea da helburua. Mugikortasunaren alorrean, 'motorrik gabeko garraiobideak bultzatzea eta garraio publikoa elektrifikatzea' lehentasuna dela esan du diputatuak. Eta auto pribatuei dagokionez, debekuak progresiboki etorriko litezkela azaldu du: 'isurketa gehien duten autoei mugak jarriko zaizkie eta gutxien dutenei, laguntzak emango zaizkie'. Erraustegia kritikatzen duten alderdi eta gizarte eragileen protesten aurrean, 'ezagutzen den sistemarik hoberena' dela esan du, eta 'Gipuzkoan, energia berriztagarria sortuko duen sistema nagusia' izango dela.