Kargatzen...
Itxi

Arkaitz Errekako isuria

Arkaitz errekan uztailean izandako isuriaren inguruko egoera bildu dugu "Faktoria"n

Faktoria

Usurbilgo Udalak pasa den uztailaren 13an jaso zuen abisua, esanez, Arkaitz errekan, Zubietako erraustegiaren alboan, isuria izan zela eta ura zikina zegoela, apar eta guzti. Fiskaltza ikertzen ari da isuri horren ingurukoak, eta egoeraren bilakaera orain arte zein izan den jaso dugu irratsaioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zubietako erraustegiaren ondoan dagoen Arkaitz errekan uztailean izandako isuriaz aritu gara "Faktoria"n.

Usurbilgo Udalak jaso zuen abisua, eta ordutik izan diren urratsak bildu ditugu. Batetik, Beñat Larrañaga Usurbilgo alkateordearen azalpenak entzun ditugu; bestetik, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta bertako buru Jose Inazio Asensiok, Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, isuriaren inguruan jakinarazitakoak.

Azkenik, GuraSOS elkarteko bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik euren salaketari buruz esandakoak. Fiskaltzak aintzat hartu du GuraSOSen salaketa, eta Guardia Zibila ikertzen ari da.

Albisteak (2)

Audioak (1)