Erasoak garraio publikoan
Egoitz Laka, Bilboko metroko lan batzordeko burua:"Normaltasuna itzuli denetik erasoen joera kezkagarria da"
X.E. | EITB Media
Bilboko Metroko langileek protesta egin dute Getxon, hil hasieran lankide batek jasan zuen erasoa salatzeko. Garraio publikoaren sektoreko langileen segurtasuna izan dugu hizpide 'Faktoria'n Bilboko Metroko lan batzordeko presidente Egoitz Lakarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Garraio publikoaren sektoreko langileek jasaten dituzten erasoez aritu gara osteguneko 'Faktoria'n, berriki Bilboko metroko langile batek pairatu duen erasoaren harira.
Egoitz Lakak, Bilboko metroko lan batzordeko buruak, eraso horri eta langileen segurtasunari buruzko azalpenak eman dizkigu.