Your browser doesn't support HTML5 audio.
'Hemen lanik gabe dauden euskaldunek ez dute kanporatzeko beldurrik'
Alemaniako gobernuak aste honetan iragarri duenez, herrialdean lanik gabe dauden Europar Batasuneko kideek 6 hilabeteko epea izango dute lana aurkitzeko, bestela kanporatu egingo dituzte. Faktorian, Josu Literal Berlingo 'On egin' tabernako jabearekin eta datorren astean Dresdera lanera doan Araitz Etxaizekin hitz egin dute. Literalek esan duenez, berak ezagutzen dituen euskaldunek ez dute kaleratzeko beldurrik. Etxaiz lantegi batera doa lanera.