Your browser doesn't support HTML5 audio.
Hunkituta hartu du Tolosak filmaren estreinaldia
Tolosako Leidor zineman, Pablo Malo-ren "Lasa eta Zabala" filma estreinatu dute, Baionako kaleetan bi gazteak bahitu zituztela 31 urte bete diren egunean. Euskadi Irratia bertan izan da, eta gaurko Faktoriako solasaldian tarte berezia eskaini diogu estreinaldiari. Herritarrak hunkituta, negar-zotinka, hitzik gabe, filmaren pasarte gogorrekin.