Your browser doesn't support HTML5 audio.
''Azpeitiatik Soriara etortzea ez genuen gehiegi pentsatu''
Maria Jesus-en testigantza jaso dugu gaur Faktorian. Senarrak Corrugadosen egiten zuen lan, eta itxierak, Soriatik jasotako lan eskaintzarekin batera, Azpeitia utzi eta bertara joatea eraman zuen 2012an. Gaurko honetan, lan munduari begiratu diogu. Azken urte hauetan, dozenaka izan dira arazo larriak izan dituzten enpresak eta momentu honetan ere, asko dira egoera larrian dauden lantegiak. Euskal Herriko enpresa handienetan langileek bizi izandakoak jaso ditugu erreportaje batean (Zumarragako Arcelor, Gasteizko Laminaciones Arregi, Bediako Incoesa eta Iruña eta Azkoiengo Koxka eta Kobol).