Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

200 ikerlari euskaraz gaur hasi den Ikergazte nazioarteko kongresuan

Durangoko Landako gunea euskaraz lan egiten duten ikerlari gazteen topaleku bihurtu da Ikergazte kongresuaren harira. Bertan izan da Euskadi irratiaren unitate ibiltaria gaurtik ostiralera egingo den ekimenaren antolatzaile eta parte hartzaileen iritziak biltzen. Besteak beste, Ainhoa Latatu kongresuaren koordinatzaileak azpimarratu digu Ikergazte baliagarria izango dela bertako ikertzaileen ikusgarritasuna handitzeko. Olatz Perez de Viñaspre Ixa taldeko ikerlaria eta Felix Elorza CIC biogune-ko ikerlaria ere pasa dira Euskadi irratiaren mikrofono gorrietatik.