Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

'Hegemonikoa ez denak ere lekua izan behar du jakintza akademikoan'

Maialen Lujanbio bertsolaria izan dugu Euskadi Irratiko Faktorian, EHUko Udako Ikastaroen hasierako hitzaldia eskaini eta biharamunean. "Arial 12, lerroartea 1,5, marjinak 2,5 zm." hitzaldian, gaur egungo jakintza akademikoaren ikuspegi kritikoa erakutsi zuen; bere ustez badaudelako jakintza arautu, onartu eta homologatuaz gaindiko alor ugari, horiek ere jakintza osatzen dutenak: hegemonikoa ez dena, onartua ez dena, inportantetzat jotzen ez den jendearen jakituria edo idatzia ez dagoena (ahozko tradizioa, kasu).