Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

EHZ festibala: gaur da sarrerak online erosteko azken eguna

Euskal Herria Zuzenean festibala hastear da, Lekornen (Lapurdi). Uztailaren 3tik 5era, musikak ez ezik, antzerkiak, mahai-inguruek eta eztabaidaguneek ere izango dute tartea bertan. “Euskal Herriko gizarte ideal bat irudikatu nahi dugu hiru egunez”, esan du, Faktorian, Amaia Boloki antolatzaileak. Gaur da sarrerak Internet bidez erosteko azken eguna. Autobusak ere antolatu dituzte, Euskal Herriko edozein txokotatik Lekornera joateko aukerak errazteko.