Your browser doesn't support HTML5 audio.
''Esentzia politikoari eutsita, gauzak beste modura egin behar ditugu''
Zuzendaritza berria aukeratzeko ez-ohiko kongresua egingo du igandean UPyD alderdiak. Gorka Maneiro aurkeztuko den hautagai zerrenda bateko kide eta Rosa Diezek zehaztu zuen bidetik jarraitzeko apostua egin du: "esentzia politikoari eutsi behar diogu baina, gauzak beste modu batean esateko garaia iritsi da. Hobeto komunikatuz, hiritarretatik gertuago egon eta apalago hitzeginaz". Maneioren ustez, akats handia egin dituzte eta orain, zuzendu egin behar dira.