Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

''AHTren amaiera-data baino, hirietako sarrerak dira orain erronka''

Eusko Jaurlaritzak ez du uste, Espainiako sustapen ministeriotik dioten moduan, 2019rako Abiadura Handiko Trena amaituta egongo denik. 2020ko aurrikuspena du Lakuak baina, amaiera daten eztabaidetan baino, AHTak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dituen sarreren inguruan adostasuna lortu nahi du. Hori da erronka nagusietako bat, garraioaren esparruan bestea, Euskadi osoan erabili ahal izango den txartel bakarraren erabilpena zehaztea. Baina, erakunde guztien lana eskatu du horretarako, lurralde bakoitzeko tarifikazio sistema oso desberdina delako.