Your browser doesn't support HTML5 audio.
Pankartaren atzetik aterata, aktibazio bide berriak lortu nahi ditugu
LABeko idazkari nagusiak dio, herritarren beraien inguruan protestatzeko ekimen berriak martxan jartzen ari direla. Ainhoa Etxaideren hitzetan, ez dute "jendea pankartaren atzean jarri nahi", dinamika berria martxan jarri nahi dute jendea aktibatu eta ondoren, piskanaka bada ere, euren eskubideak defendatzen has daitezen.