Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

'Mikel bi aldiz izan da biktima: hil zutenean eta ukatu zutenean'

Mikel Zabalza hilda aurkitu zutela 30 urte bete direnean, Idoia eta Lurdes, Mikelen bi arrebekin hitz egin dugu.  Zabalzaren ahizpek gertatu zen guztia argitu eta justizia eskatu dute. Mezu hori zabalduko dute azaroaren 21an Mikel Zabalza zenari Nafarroako Garralda herrian egingo dioten omenaldian. Bereziki minduta daude Zabalza familian, gurasoek hil arte sufritu zutenarekin: "semea hain bortizki hil izana bizitzako azken urteak markatu zizkien. Izugarria izan zen bizi behar izan zutena, Mikelen inguruko gezur guztiekin".